Angel Erro.
JIRA

Tronutik

2014ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Tronutik kendutakoaren sindromea jasaten ari da Roberto Jiménez, gaur arte Nafarroako Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia. Gaur Baluarten dirdira pixka bat egin ahal izanen du, azkeneko aldiz, Patxi Lópezek eta Pedro Sánchezek (denak jaka gabeko alkandora zuri ongi lisatu eta praken barrutik ongi sartutakoekin irudikatzen ditut), ekitaldian ohorezko gonbidatu, protagonismo gehiegi kentzen ez badiote, kargua María Txibiteren eskuetan uztean.

Haur destronatuek gauza ikusgarriak, neurri batean maitagarriak, egiten dituzte galdutako arreta bereganatzeko, lehen bezalakoa ezer izanen ez dela jakinik ere, dagoeneko grazia gabeko espantukeriak eginez.

Roberto Jiménezek idazki bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat egin dezan Argentinako Rosario hiriko Gernika Enparantzan dagoen Euskal Herriko armarritik Nafarroakoa kentzeko eskatuz.

Google Mapsen bilatu dut tokia smartphonean. Goitik behera paseatu ditut bertako bidexkak. Pantailaren argi ñirñirkaritik babestu naiz, aurpegi lausotutako rosariotar batzuen ondoan, zuhaitz baten azpian. Azaldu nahi izan diet armarriena. Baina irri egin didate niri eta irri egin diete nire herriko politikarien kezkei. Komuneko ponpari tiratu diot.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.