Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Duintasunez

2017ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Duintasunez hil nahi dugu, ez dugu besterik eskatzen, baina zaila jartzen ari zaizkigu: gaitz gaiztoenak baino duintasunaren harrapari gaiztoagoak gara gizakiok. Euro bat balio ez duen txerto bategatik berrogeita hamar euro edo gehiago kobratzea, gizakion duintasunaren kontrako bilaukeria handia, Patarroyo ikertzaileak salatu berri duenez elkarrizketa batean. Bilaukeria handia justizia ikertzen aritzea popularrek pribatizatutako hainbat ospitale, noiz eta orain, pribatizazioek, atzera bueltarik gabe, osasun publikoaren duintasuna kili-kolo jarri eta gero.Bilaukeria handia eutanasia arautu eta legeztatzeko aukera sine die luzatzea, horrela luzatuz baita ere heriotza gaiztoenek eragindako sufrimendu eta agonia duintasunik gabeak. Hala ere, iritsiko dela eutanasiaren orena? Ba, bai, baina orduan, zaudete ziur, zergaren bat jarriko diote eutanasiari ere, edo beharrezkotzat joko dute notario baten presentzia dirua biltzen segitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.