Bernardo Atxagak Literaturiako atari-ekitaldian esandakoa neurera ekarriz, nik ere dagoeneko ezagun gehiago daukat kanposantuan kale gorrian baino. Eta epitafioak biltzen ditut. Genero zaila da. Gutxirekin asko esatea, bizitza oso bat sei zortzi hitzetan laburbiltzea ez dago edozeinen esku. Jasota ditudan epitafioen arteko azkena, Atxagaren hitzaldira joan aurretik Jorge Ibarguengoitiari azpimarratu niona, idazle mexikarraren izeba batek bere hilobian jartzeko agindutakoa. «Bizitzak ni zoritxarrekoa izatea erabaki zuen, baina ez dit gogoak eman». Izebak tarari! diotso berarentzat agindua zegoenari: bizitza, hik esadan nahi dunana, nik nahi dudana egingo dinat-eta! Etsipenaren kontrako alegato bat da epitafioa, autonomia pertsonalaren defentsa, konbentzioen atzaparretatik libre ibiltzeko aldarria.
Hartutako determinazioa ez zitzaion debalde aterako emakume hari, kontu segurua da, baina epitafio eder bat utzi digu oinordetzan.
HITZ BESTE
Tarari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu