Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gatibu

2014ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Tribunal Konstituzionalak EPSV pentsio osagarriei emandako osti-zaparradaren ondoren (udako euri zaparradei deitzen zaie osti-zaparrada, ez izan gaizki pentsatuak), Jaurlaritzak eta erakunde finantzariek bat egin dute inor ez dadin pentsioon «gatibu» gelditu.

Gatibutza guztia pentsioek sortua balitz, gaitz erdi. Inoiz beteko ez zuten Estatutu batetik zorrotz hustutako Estatutu baterantz doa Rajoy: erregenerazioa dioen aldiro, buruan ez dauka bizitza politikoaren osasuna, autonomia sistemaren desaktibazioa baizik. Erregenerazioa iraganean dago. Zentralismoan. Lope de Vegak 1615 urtean jasotako euskal koplako (gure) gatibu-lilurak beti iraungo duen ustean: «Zure vegui ederrak, ene laztana, catigaturik nave librea ninzana».

Estokolmoko sindromerik gabea da, ordea, kopla beraren beste bertsio bateko irudia: «Libriac libre, libre… Zu eta ni catigu...». Azken finean, lege-mekanismoak eskutik dituzten libreak dira libre, libre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.