Angel Erro.
JIRA

Zergatik

2016ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Gauzen zergatikoa arakatu nahiak egin gaitu, mendez mende, gizaki. Umetan hasten den jakin mina agortzen zaigunean, inguruan gertatzen denari azalpena bilatzeari uzten diogunean edo, eroso, emandako lehen xinplekeria aho- edo adimen-estalkiarekin konforme gelditzen garenean, ekiten diogu intelektualki fosiltzeari. Beraz, ezin dut gaitzik esan sarraski bat gertatu eta berehala haren nondikoa galdetzen hasten bagara, Orlandoko Pulse Gay aretoko tiroketarekin gertatu bezala. Sare sozialetan eta hedabideetan kezka berehalakoa susmatu dut, erasotzailearen motibazioa jakiteko, erdi hitzez eta erresalbuez ere adierazi den jakingura, aipatu klubean armaz sartu eta hor zeudenen kontra, ISISen aginduari ala barne gorroto bati edo buruz nahasita, tiro egiteak esanahi guztiz bestelakoa balu bezala.

Eman behar zaio tarte bat minari. Heriotzak pausa eskatzen du. Ez da deus gertatzen zenbait orduz, egun batez, arrazoia jakin gabe bagaude, heriotzaren izugarrikeriarekin aurrez aurre bakarka. Irudipena dut hain gaurkoa dugun beti erantzun azkar bat aurkitu nahiaren atzean ankertasun bat ezkutatzen dela, hildakoak lehenagotik daramagun kontaduria batean edo bestean sartzeko, pertsona izateari utzi eta argudio bihurtuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.