Orain aste batzuk, mendian nengoela, hiriko argietatik urrun, zeru osoa ikusi nuen izarrek zipriztindua […], horrelako zeru bat ikusi nahiko nuke hiltzen ari naizenean». Oliver Sacksen orain hilabete doiko artikulutik.
Egunkaria mahaitxo gainean utzi Sacksen heriotzaren albistearekin eta begiak itxi ditu, hobeto berritzeko udako gau epel batez bikotekidearekin belarretan etzanda egon zenekoa zeru izartsuari begira, Soriako Laguna Negratik hurbil, zeruaren ederra eta infinitoa lausotzen dituzten hiriko argietatik urruti. Hodeirik gabeko zeru garbi-garbian, ezin konta ahala izar. Ez luke asmatuko esaten zenbat denbora egin zuten elkarren ondoan etzanda, hitzik egin gabe, gauaren eskortan babestutako hotsen kantika beste deus entzuten ez zutela, begiak zabal-zabal eta arnasari eutsiz, unibertsoaren misterioak zeta leun finenaren izara batez bilduta baleuzka bezala, han, belar gainean, eternitatearen asez, ederraren hordiz…
HITZ BESTE
Izarapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu