Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Urtats

2016ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtats, horratx urte berri esateko modu zahar betikoa. Urtatsa edo urtearen hasiera, egutegiaren lehen hatsa. Urte hasiera izendatzeko hitz ederrak ez duela Gabon edo Eguberri hitzek bezalako fortunarik izan, horixe tamala.

Hasiera guztiek bezala, urtearen hatsak ere aldi zaharra atzean utzi eta aro berria seinalatzen digu. Baina urtatsak lehena abolitzen du? Hainbat kasutan balirudike baietz. Indarkeria sexistaren hurrengo krimena gerta dadinean, urteko lehendabizikoa iragarriko digute, eta handik abiaturik, bat, bost, berrogei..., urtats jaio berriarekin bat egin eta memoriarik gabe jokatuko dugu, bizkarra erakutsiko diogu gogoratzeari, aurreko zerrenden izugarrikeriari. Etxegabetzeen, suizidioen, istripuen zerrendekin ere halatsu, esanez bezala atzean utzi ditugula garai joanetan gertatutakoak, hautsaren ganbaran utzi ditugula aro berri bat inauguratzeko. Alferrik, ordea: zerrenda berrietako materia zahar betikoa dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.