Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Esnea

2014ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Maratila hau euskaltegietako ikasleei eskaini nahi diet. Izan ere, aurki HABEk prestatutako azterketei egin beharko diete aurre. Gaixoak —esan gabe doa— urduri daude, beldurrak airean, urtean zehar egindako lan eskerga langa gainditzeko nahikoa izango ote den jakiteke, eta uste dut gure laguntza eskertuko dutela.

Beraz, gaur alde batera utziko dut luma zorrotza, eta klarion hautsaz zikinduko ditut hatzak. Ulertuko duzuelakoan nago, baina, badaezpada, baimena ematen dizuet irakurketa bertan behera uzteko eta zuzenean Idurre Eskisabelen zutabera jotzeko. Azken batean, euskaltegietan hizkera berezia erabiltzen dugu, eta gerta liteke hemendik aurrerakoa ulergaitz suertatzea. Erabakia, ene irakurlea, zurea da.

Natorren, baina, harira. Ikasle maiteok, ez naiz Ubedako muinoetatik joango, eta perogrulloren egia bat kontatuko dizuet: euskara eta gaztelania hizkuntza ezberdinak dira. Baterako balio duenak ez du besterako zertan balio izan eta alderantziz. Lorora, kontua ez baita indioilarraren muki.

Ogiari ogi eta ardoari ardo: ezin duzue gazteleraz pentsatzen duzuen guztia idatzi. Moldatu beharko duzue, aldatu, zuen maila jaitsi. Euskaraz pentsa dezakezue, baina badakit zaila dela, eta ez diot zumarrari madariak eskatu nahi. Beraz, kontuz! Batez ere, lokuzioak erabiltzeko garaian: gaztelaniazko hitzez-hitzezko itzulpen baten antza badu, ziurrenik gaztelania izango da, eta ez euskara.

Zuria eta botilan, esnea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.