Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Onenak

2013ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Bai, badakit zer pentsatuko duzuen. Kabroi hutsa naizela. Putakume bihozgabe galanta. Berripaper honek ez duela merezi horrelakorik egiteko gai den zutabegilerik. Berripaper honek baduela marra gorririk —edota, nahiago baduzue, zoru etikorik—.

Arrazoia duzue. Eta, horregatik, ez dut idatziko berria jakin bezain pronto bururatu zitzaidan lehenengo ideia hura, hasieran distiratsua iruditu zitzaidana baina, era objektiboan, oso gustu txarrekoa zena.

Ez, ez dut Antonio Basagoitiren Maratila-eskela idatziko.

Tentazioa, baina, handia izan da. «Antonio joan zaiguk —politikoki, behinik behin—, eta merezi dik agurra», esan nion neure buruari. Eta izenburua eta guzti pentsatu nuen: «Beti joan ohi dira onenak». Izan ere, Getxoko antxeta urdina onenetako bat izan baita. Sekulako pagotxa. Zutabegile euskaldun ororen altxorrik preziatuena, Antonioren ahotik —bihotzetik— atera diren perlak askotarikoak eta aberatsak izan baitira.

Goi mailakoak, zalantzarik gabe.

Arestian esan bezala, gustu txarrekoa iritzi nion eskela idazteari, baina une hartan bururatutako izenburua balekoa zait Maratila nostalgiko honi errematea emateko. Beti joan ohi dira onenak, bai, baina ez dira beti Alemaniara ingeniari edo Finlandiara erizain joaten. Ezta Austriara zerbitzari ere.

Batzuk, onenetan onenak, Acapulcoko hondartzetara joaten dira bankari.

Basagoiti beste klase batekoa den seinale, eta, zertarako ukatu, Lanbidek ondo funtzionatzen duen froga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.