Txema Blasco aktorea hil da

82 urterekin zendu da Txema Blasco aktore gasteiztarra. Besteak beste, 'Segoviako ihesa', 'Tasio' eta 'Behiak' filmetan parte hartu zuen.

Txema Blasco, 2020ko irailean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Txema Blasco, 2020ko irailean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2024ko ekainaren 28a
17:20
Entzun

1941ean sortu zen Txema Blasco, Gasteizen. Kontulari lanetan aritu zen luzaz, harik eta 1992an, 50 urte inguru zituela, lantokia behin betiko utzi eta aktore lanetan aritzea erabaki zuen arte. Urte hartan, hain zuzen, Behiak filmean parte hartzeko deitu zion Julio Medem zinema zuzendariak. Orduz geroztik, film luzeetan, laburretan eta telesailetan aritu zen, baita antzerkian ere.

Txikitandik izan zuen antzerkirako zaletasuna, eta hainbat taldetan aritu zen; esate baterako, Gasteizko Farandula antzerki taldean. Talde horren sortzaileetako bat ere bazen. Pailazo gisa arituz galdu zuen ikus-entzuleen aurrean jartzeko lotsa, sudur gorria jantzita, hain zuzen; Chetti anaietako kide gisa 4.000 saio baino gehiago egin zituen auzoz auzo eta festarik festa.

Harentzat antzeztea «bizitzea» zen, BERRIAri 2020an adierazi zionez: «Beste pertsonaia batzuen larruan sartzen zara, eta era bizian bizitzen duzu». Halaber, aktore lana «sufrimendua» eta «asko ikasi beharra» zela esan zuen: «Onartu egin behar da horren parte zarela, zoroen mundu bat baita. Ezer ez da dirudien bezalakoa. Baina baditu gauza politak ere. Pertsonaiak antzeztea, interpretatzea da ederrena, eta batetik bestera ibiltzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.