Kritika. Musika

The Umbrellas

The Umbrellas / 'Fairweather Friend'
2024ko martxoaren 24a
05:05
Entzun

THE UMBRELLAS

'Fairweather Friend'
Diskoetxea: Tough Love.

AEBetako San Frantzisko hiriko pop taldearen bigarren lan luzea da Fairweather Friend, eta, 2021eko estreinako lan homonimoarekin alderatuz gero, lehen ahalegin hartan agerikoegiak ziren influentziak —tartean, Beat Happening, The Pastels, Orange Juice edo Comet Gain— oraingoan apur bat lausotu dira, nortasun propioagoa erakusteko asmoz. Hala, gitarra dirdiratsuek leku egin diete tarte distortsionatuei, nahiz eta melodiak bere horretan mantentzen diren, batez ere Morgan Stanleyk abesten duenean; esaterako, Echoes ederrean. Unerik zaratatsuena, berriz, Toe The Line punk-rock harribitxia izan daiteke. Disko orekatsua eta gozagarria da pop melodien zaleentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.