Podcastak

'Harpa jotzen' podcastaren denboraldi berria astelehenean hasiko da

Bigarren denboraldiko lehen gonbidatua Ana Goitia kazetaria izango da.

'Harpa Jotzen' umorezko podcasta. GORKA RUBIO / FOKU
'Harpa Jotzen' umorezko podcasta. GORKA RUBIO / FOKU
urtzi urkizu
2024ko martxoaren 22a
14:00
Entzun

Datorren astelehenetik aurrera, Harpa jotzen umorezko podcasta abiatuko dute berriz ere, EITB Podkast atarian. Bertan, astelehenero saretuko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik poZkasta atal berria, entzuleek nahi dutenean entzuteko aukera izan dezaten. Txoko horretan, Martiarena eta Torregarai umoristek «txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei» tartea eskaini nahi izaten diete.

Bigarren denboraldia hamar atalek osatuko dute. Batetik, EITBren podcasten atariaren barneko gunean bertan izango da harpidetu eta entzuteko aukera, bai eta ohiko beste agregatzaileetara sartzeko aukera ere (Spotify, Apple podcast...).

Ohi bezala, gai jakin baten inguruan ariko dira Martiarena eta Torregarai, eta atalez atal gonbidatu berezi bat izango dute. Umorez helduko diote aztergaiari. Denboraldi berriko gonbidatuen artean Antton Telleria, Ane Lindane eta Lur Errekondo izango dira, besteak beste.

Datorren astelehenean, Ana Goitia kazetari, aurkezle eta moda aditua elkarrizketatuko dute. Besteak beste, ezkontzak izango dituzte hizpide.

Harpa jotzen podcasta Hiru Damatxok ekozten du EITB Podkast atariarentzat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.