Urdaibai garaile Petronor Banderan

Donostiarra nagusitu da bigarren txandan, eta Ziabogan eginiko lan txarrarengatik galdu du Kaikuk lehen txanda, Caboren aurrean.

(ID_14051646) (Andoni Canellada/@FOKU) 2024-07-06, Donostia. Arrauna
Urdaibaiko trainerua. Andoni Canellada / Foku
Edu Lartzanguren.
2024ko uztailaren 7a
13:46
Entzun

Petronor Banderako hiru txandak jokatu dituzte gaur eguerdian, Zierbenako (Bizkaia) uretan. Ohorezko txandan, Urdaibai nagusitu da, bigarrenean Donostiarra eta hirugarrenean, Cabo.

Urdaibaik, Oriok, Zierbenak eta Hondarribiak jokatu dute ohorezko txanda. Urdaibai jarri da buru lehenengo ziabogarako bidean, baina berdinduta atera dira lau traineruak lehenengo ziabogatik. Orio aurreratu zaio Urdaibairi, baina bizkaitarrak berehala hasi dira berriz segundoak jaten. Bigarren ziabogatik atera berritan bost segundoko tartea kentzen zieten gipuzkoarrei.

Zierbena eta Hondarrinia atzean ibili dira uneoro, hamar bat segundora.

Hirugarren ziabogaren ostean, Hondarribiak olatua hartu du eta bigarren lekua kendu dio Oriori. Zierbenak ere ajurre hartu dio Oriori azken txanpan.

Azkenean, bermeotarrak zazpi segunduko abantailarekin nagusitu dira (19' 41'').

Bigarren txandan, Donostiarrak

Lehenengo hiru minutuetan, aurrea hartu du Donostiarrak, eta lau segundoko aldea kendu dio Getaria bigarrenari. Atzetik ibili dira Lekeitiarra eta Ondarroa.

Lehenengo ziaboga ondo jokatu du Donostiarrak eta bi trainaruko errentarekin atera da maniobratik. Seigarren minutuan sei segundoko abantaila zuen Donostiarrak, atzean denborek antzeratsu jarraitu duten bitartean.

Getaria, ordea, segundoak jaten aritu da, bigarren ziabogarako bidean, eta hirura egotea lortu du. Baina Donostiarrak berriz handitu du tartea hirugarren ziabogarako bidean.

Zazpi segunduko abantailarekin atera da Donostiarra maniobratik.

Azkenean16 segundoko abantaila atera dio Donostiarrak Getariari: 20':02''. Getaria izan da bigarren, Ondarroa hirugarren, eta Lekeitiarra azkena.

Kaikuren Ziaboga txarrak

Bi maniobra txar oraindu ditu gaurkoan Kaikuk, eta ateratako abantaila Kaiku heldu da aurrena lehenengo ziabogara, bi segunduko tartearekin, baina ez du ondo egin maniobra, eta abantaila galdu du.

Horren ondorioz Bueu jarri da aurretik ziabogatik irten eta berehala. Edonola ere, Kaikuk berreskuratu egin du lehenengo postua, luze gabe, eta berehala atera dizkio berriz galduriko bi segundu horiek.

Bueu postuak galtzen joan da geroztik. San Pedro atzean aritu da estropadaren lehenengo zatian, baina atzetik aurrera egin du eta bigarren jarri da. Cabok ere Bueu harrapatu eta pasatu du.

Bigarren ziaboga txukun egin du Kaikuk, lehena ez bezala. Cabo ere ongi baliatu da maniobraz, eta bigarren jarri da, Kaikutik hiru segundora, eta San Pedro segundo batez atzean utzi du.

Bueun lehertu egin da, eta hamar segundo galdu ditu. Geroztik lehia bizia izan da Cabo eta Kaikuren artean.

Baina hirugarren ziabogan ere abantaila galdu du Kaikuk, eta Cabok aurrea hartu dio, hiru segundo kenduta. Baina Kaiku akuilatzeko balio izan du horrek, eta azken txanpan segundoak jaten joan da. Baina, azkenean, Cabok tosta batengatik irabazi dio.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.