maider ilarregi fernandez
HARI BATEN GAINEAN

Erreferenteak

2024ko abuztuaren 1a
05:00
Entzun

Amelie Mauresmok 19 urte zituela musu bat eman zion bere garaiko bikotekideari, Sylvieri, telebista kameren aurrean izan zen Australiako tenis finalerako sailkatu zelarik. 1999. urtean ez zegoen sare sozialik, eskerrak, bestela Barbara Butch egun hauetan jasaten ari den biolentzia berdina jasoko lukete haiek ere, heterosexualak ez izateagatik.

Sarri deserosoa da normatik kanpo ibiltzea kirolean, deserosoa da oro har heterosexuala ez izatea, edo zuria ez izatea, edo gorputz normatibo bat ez edukitzea. Emakumezkoak zigortuak izaten dira maskulinitatetik gertuegi daudenean, baita gizonezkoak feminitatera gerturatzen direnean ere.

Heziketa fisikoko irakasleok egunero ikusten dugun zerbait da. DBHko klase bateko ikasleen izenak ikasi aurretik, azkar batean identifikatzen ditugu taldeko futbolariak nortzuk diren. Gizonetan gizonenak. Apar gomazko baloia indartsuen botako dutenak eta edozein jolasetan ere oldarkor arituko direnak. Kamaraderia, bestea iraintzea eta goxo tratatzea berdina dela uste dutenak. Haien artean ezin dute ahultasunik erakutsi, homosexualitate zantzua erakustea litzake eta horrek zuzenean haien maskulinitate eraikuntza heterosexuala mehatxatzen du, egurra jasotzeko aitzakia. Gizona izatearen praktika multzoko gauza denetan goia jo beharra dute eta hori dena tamalez ikasia da. Gizartea bezain patriarkala da eskola eta kirola ere.

Orain dela 25 urteko Mauresmoren musuak oraindik ere askatzaile izaten jarraitzen du, baldin eta Van de Velde, Oscar Jegou, Hugo Auradou, Dani Alves, Arandinako kasua, Maradona eta abar luzeegi batek erreferente izaten jarraitzen badute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.