Iruñea

Berriro diot: gure odola nahi dute, gure hizkuntzarik ez

Txema Landa Aizkorbe
2024ko uztailaren 2a
05:00
Entzun

Nafarroako Emaileen Elkarteak (ADONA) gutxi erabiltzen du euskara, eta, erabiltzen duenean, oraingo honetan bezala, gaizki erabiltzen du.

Iruñeko faroletan banderola batzuk daude zintzilik, eta bertan zentzurik ez duen euskarazko esaldi bat ikus daiteke, «Odola emateko eguna» jarri nahian, «Eman odola eguna» jartzen dute.

Euskara gaizki tratatzen denean, ez da hizkuntza bat mintzen ari, bere hiztunak gaizki tratatzen ari dira, euskal hiztunak diren milaka nafar. Eta tratu txar hori diru publikoz elikatzen den elkarte batetik egiten da, hau da, nafar guztien dirutik, eta ez da lehen aldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.