Maider Galardi

Udara, udara

2024ko ekainaren 27a
05:00
Entzun

Ez dakit nola heldu naizen honaino, baina Maltatik idazten ari naiz zutabe hau. Ez dakidala diot, azken ia bost urteetan blokeatuta eduki nauelako fobiak eta ez dudalako abioi bat ere hartu. Ez da ekologismoa. Arrazoia uste baino arruntagoa da: beldurtia naiz. Horren beldurtia eta urduria, ezen hiru urte egon bainintzen urrutira bidaiatu gabe, bidean edo helmugan krisi bat eduki eta kudeatu ezingo nukeelakoan. Cabo de Gatara jaitsi behar nuen 2021ean, baina Obanosen gelditu nintzen eta etxe zuriak lur koloreko fatxadengatik aldatu. 2022an ausartu nintzen lagunekin Costa Bravara joaten, baldin eta ospitale bat ondoan bazegoen. Iaz Suitzara furgonetan joan nintzen, baina X-ri eskatu nion herrietatik gertu aparkatzeko, eta aspaldiko partez aurrenekoz igo nintzen airean kateatuta geratu zitekeen teleferiko batera. Hegazkinaren aurreko azken pausoa zen.

Bitarte honetan guztian inbidiaz segitu ditut lagun eta ezagunen bidaia ahaztezinak, eta kudeatu behar izan dut frustrazioa. Duela aste bat Maltara hegazkina hartu ala ez erabakitzen ari nintzela ikusi nuen Leire Pinedo psikologoaren txio bat, galdetuz ea benetan maite genuen urte sasoi hau, asko baitira garaiotan deseroso sentitzeko arrazoiak. Aireportuan M-rekin egin nuen topo eta Pinedoren txioaz aritu ginen hizketan hegaldiaren agonia disimulatzeko. Gogoratu ginen udan oporretara joan ez eta eskolara bueltan bidaiak asmatzen zituztenez, oroitu udan etxetik urrun joan ezin daitezkeen baserritarrez. Pueblo-az beste ezer gutxi ezagutzen duten haiez. Uda aurretik dieta kriminalak egiten dituzten neskato gazteez eta kanpo begiradengatik deseroso, kamiseta kentzen ez duten gorputz disidenteez.

Nire beldurrak baino puskaz arrazoi estrukturalagoak diren horiez zein gutxi gogoratzen garen igerilekuko tunbonan Instagrameko argazkiak editatzen ari garenean...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.