Maialen Akizu.

Ordaina

2024ko uztailaren 4a
05:00
Entzun

Legorretako sei herritar 1975ean atxilotu eta torturatu zituzten. Berrogeita hamar urteren ostean indarkeriaren biktima gisa aitortu dituzte. Atzoko berripaperak Garikoitz Goikoetxeak eurekin izandako solasaldia zekarren, eta merezi du irakurtzea. Sei horietako bakarrak, Joxe Lasak, jaso du kalte-ordaina. Lehen ere ezagun zituen Lasak diruaren gorabeherak, besteak beste, Echezarreta paper fabrikako grebako kontu ekonomikoak kudeatzeagatik izan zen atxilotu eta torturatua, eta garbi zuen kalte-ordainaren logika: «Diru hori denena jotzen dut nik, ez nirea bakarrik». Ez dakit zenbat diru jasotzen den halakoetan, baina hasteko, bazkaritara gonbidatu ditu Lasak gainerako herrikideak.

Herri honetan biktimen izaeraz, gatazken trataeraz eta ondorenaz hitz egin da, baina arrotza egin zitzaidan 2001eko irailaren 11ko atentatuaren inguruko dokumental batean kalte-ordainari uko egiten zion biktima haren ikuspuntua: berak argi zuen gerra politiko baten ondorio zela bere senidearen heriotza, eta ez zegoen ordain ekonomiko pertsonalen alde: Ameriketako Estatu Batuak, loreak eta dirua ematen ari zitzaion estatua ere, heriotza haren erantzule zela azpimarratu nahi zuen. Akaso, kalte-ordainak bestelakotzeak ekarriko ditu bestelako gonbitak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.