Maialen Akizu.

Ongi pentsatzea

2024ko maiatzaren 3a
05:00
Entzun

Kafe filosofikoak antolatzen hasi da Maiatz elkartea eta gaur izango du lehena Baionako Txokoan. Beñat Castorene bultzatzaileak ekimenaren beharra azpimarratu du, askotan frantsesera lerratzen den jendeak euskaraz ongi pentsatzeko mekanismoak falta dituela eta filosofiak pentsatzen irakasten digula iritzita.

Filosofo bati entzuna da aita-semeen anekdota. Eguna ilundu egin omen zitzaien etxeratzerako, eta ilargia azaldu zen bete-bete parez pare. Semea dirdira haren menturan gelditu egin zen, eta aitari galdetu: «Aita, zer dago urrunago, ilargia edo Baiona?». Aitak, begiratzeko astirik hartu gabe, marmarti erantzun zion: «Zuk ikusten duzu Baiona?».

Ez dakit nork pentsatu zuen hobeto, baina ongiegi pentsatu izan balute ez genuke anekdotarik. Alfonso Sastre dramaturgoek zioen pentsatzeko pentsatzen jakin behar dela; baina lehenago, irakurtzen; baina lehenago, entzuten; baina lehenago, isilik egoten; baina, lehenago-lehenago, egonean egoteko astia behar dela: gelditu eta ilargiari begiratzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.