Maialen Akizu.

Demetrio

2024ko apirilaren 24a
05:00
Entzun

Atzo Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Liburuek, liburutegiek, liburuzainek presentzia handiagoa izan zuten, baina ez Ptolomeo erregearen nahiaren lakorik. Ptolomeok eraikuntza material gorentzat zuen liburua, maitasun kapitalaren ikurtzat, eta lurraz beste egin zein mundu zitalaren kontra gotortzeko leku bat eraiki nahi zuen Alexandrian. Arrakasta helburu, ulu egiteko bolondres bila hasi zen, eta lanbro artetik, zaldi berde batean, azaldu zen Demetrio Falerokoa. Demetrio herriaren hezkuntzaren eta demokraziaren aldekoa zen, ez zen surflaria, eta barkamena existituko balitz bezala agurtuko du erregea: ni ez naiz Mikel Laboa.

Demetrio hartzen da historiako lehen liburuzaintzat. Bere azken etxea Atenas izan zen eta bertako buruzagi karguan hamar urte pasatu zituen. Paradisu bihurtu nahi zuen Olinporen zooa, baina, ño!, su festak akabo eta izotz ura bezala desegin ziren zakur zaunkak. Azken galdera amari egin, gaueko azken expressoa hartu eta norberak maite duenari jarraitzea erabaki zuen. Halaxe, bi aldiz iraun asmotan, ordenatu, zaindu eta mimatu zuen «munduaren memoria» deituko zaion liburutegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.