andoni egana

Zenbat?

2024ko irailaren 13a
05:00
Entzun

Arabako herri txiki-txiki batekoa zen eta duela ia berrogei urte argi azaltzen zuen bere obsesioa Euskal Herriaren etorkizunaz hasten ginen bakoitzean. «Gure herriko fatxak zazpi seme-alaba ditik. Eta herriko abertzaleak seme bakarra. Horrela ez zagok zer eginik. Ume gehiago ekarri behar ditiagu». Berak ez zuen seme-alabarik eta ekar zezakeenik ere ez zitzaion sumatzen orduan. Burlaizez entzuten genuen bere erretolika. Gizarte aldaketarako aintzat hartzen genituen neurgailuen zerrendan oso-oso atzera zegoen demografiaren kontua...

Gainera, bagenekien ordurako bizitza eboluzio ere badela, eta ez zegoela jakiterik fatxaren seme-alabek ze bide hartuko zuten, izango ziren aitaren soka berekoak ala ez. Eta gauza bera abertzalearen seme bakarraren kasuan. Gu ez gintuen kezkatzen nork eta zenbat horrek.

Oraintsu arte. Nork alboratzeko adinako ardura sortzen digu orain zenbat-ek. Datuak bihurritu daitezke komenentziara, baina, finean, ez diote gezurrik. Franco hil zen urtean, 1975ean, 12.738 haur jaio ziren Gipuzkoan. Iaz, 4.566. Gutxi-gehiago, herena. Hogeita bost urte barru, 2050ean, 12.738 horietatik 75 urteko zenbat biziko dira? 8.000? 9.000? Hogeita bost urte barru, hogeita bost urtekoak 4.300 izan daitezkeela demagun. Askoren zama gutxirentzat. Arazo larria. Demografiak ere identitatearen afera aparkatu egin duela dirudi...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.