andoni egana

'G' puntua

2024ko ekainaren 25a
05:00
Entzun

Pentsalariak esango luke, ponpoxo, iraganari buruzko errelato kolektibo bat osatzeko garaian arazo handiak ditugula. Hizkuntzalariak esango luke, dardarti, ia gureak egin duela, iraganaldiko aditz oinarrizkoenak erabiltzeko gai ez bagara etorkizunik ez dugula.

Ez naiz ez pentsalari eta ez hizkuntzalari. Behatzaile soila naiz. Duela aste batzuk, txunditurik entzun nuen emakume gazte bat bertsotan bat-batean ari zela, modu natural eta egokian nihardukeen errimatzen. Eta asteburu honetan, euskaraz ongi egiten zuen emakume gazte baten ahotan, telebistan egindako elkarrizketa batean, pare bat aldiz entzun nuen bagakigendun. Bazekitela, alegia. Grazia egin zidan, ez bainaiz zuzenzale setati horietakoa. Bagendakigun eta antzerakoak entzuna nintzen lehen ere sarritan, eta pentsatu nuen zerbait baduela deabrutik aditz horrek. Edo bestela, euskaldunok, gutxienez, bina G puntu baditugula. Ez nau larritzen horrek. Gazte hiztunek erakutsi digute ahalerazko aditzak saihesteko duten trebetasuna. Dezaket, naiteke eta horrelakoetan katigatu gabe ahal erantsi datorrenari, eta kitto.

Norbaitek esan dezake marra gorriak nonbait kokatu beharko ditugula, hizkuntzak kolorea galtzen duela denari ameto emanez gero. Bagakigendun hori...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.