andoni egana

Estraperloa

2024ko maiatzaren 4a
05:00
Entzun

Gipuzkoako Erroten III. Eguna ospatuko dute Azpeitian. Datorren astean, Joxin Azkuek Azpeitiko errotak estraperlo garaian hitzaldia eskainiko du. Eta nik, aspalditxoan nerabilen buruan estraperlo hitza. Badu bere xarma, batik bat gerraostea bizi izan zuten pertsona edadetuen ahotan.

Irribarre bihurria egiten dute estraperloa aipatzean. Gero, kopeta ilunagoz kontatuko dute sasoi hartan gosetea zenbatekoa zen, eta nola errotara atzera-aurrerak egiten zituzten, gauez, isilka, Guardia Zibilarekin topo egiteko beldurrez. Estatuak hainbat jenerori ezarritako ordainsariei izkin egiteari deitzen zitzaion estraperloa...

Ez da harritzekoa gurean hain izen sustraitua izatea, Donostian gauzatu baitzen lehen estraperloa. Straussek eta Perlowitzek, bi enpresarik —Stra-Perlo deituren akronimotik dator hitza—, Donostiako kasinoan erruleta bat abian jartzea lortu zuten, jokoa galarazita zegoen garaian. 1930etik 1935erako tartea zen. Erruleta trukatu egin zuten gainera. Botoi bati kalka eta irabaziak etxerako beti. Eta irabazi horien ehuneko zenbait jokoa onartu zuten politikarientzat, beste hainbat kazetariren batentzat...  Euren artean ika-mikaren bat izan zuten, argitara irten zen tranpa, gobernuan dimisioak izan ziren... Gaurkoak diruditen kontuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.