Ainize Madariaga

Irri-eztena

2024ko ekainaren 26a
05:00
Entzun

Geure gorputzak baduela zer erran. Ez du zertan komunikazio kontzientearen bahetik iragan: bere bidea egiten baitu nahi duelarik eta nahi duen bezala. Batzuetan, geure burua saltzeraino; kukutu nahiko genukeena berak agertzen baitu. Gorputz adierazpenaren kodeak ikasiak dituenak geure eleei kasurik eman gabe ere zenbait informazio harrapa baititzake. Hartzaren aitzinean zer egin ikasia badugu ere, geure gorputza mintzatuko da geure burua eta eleak aitzin: ihes eginen baituzu, eta nola! Une horretan, alta, ez zara kontziente izutua zarenik. Eskapatu eta gero ohartuko zara horretaz. Sinergologiak baditu geure gorputz-mugimenduei lotutako 1.200 item bildurik taula batean.

Harrigarriena egiten zaidana da unibertsala dela, betiere, Philippe Turchet asmatzailearen arabera. Ekhi Lambert musikariak, nonbait, badaki zerbait honetaz; Gure Irratiko elkarrizketan erran baitu umorea duen jendeaz mesfidatu behar dela, usu gauzak ilun ikus baititzake. Turchet ere zentzu berean ari da: ongi sentitzen denak ez baitu beharrik erakusteko dena ongi doala irriaren bidez. Irri guti, beraz.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.