Ainize Madariaga

Ez ikus eta sinets

2024ko uztailaren 3a
05:00
Entzun

«Zertan?», galdetu diot. «Ez naiz pleinituko; bestela, inguruko guziak eroriko baitzaizkit», ihardetsi dit. «Usatuak dira beti kontent egon nadin, kexatu gabe. Horretan hasiko banintz, ez lukete haboro nehor nori haizatu haien arrangurak». «Jainkoa bezalakoa haiz beraz; ingurukoen ongia hire araberakoa dea? Ez haiz pretentsio ttipikoa!», zirikatu dut. «Sinesmen-afera dun: sinetsiak baitira ez naizela sekula gaizki izaten ahal».

Ustezko jainkoa sinetsia da ingurukoen ongizatea bere esku dela, pleinituz gero ez luketelako gehiago nori lot, eta haiek sinetsiak direla ez duela sekula arazorik. Kitzikatzen segitu dut, zibaren gisan itzulika eta xoratua izan arte. «A, hori, zuk duzu uste!», borobildu du irteerarik gabeko eztabaida antzua.

Segur dena da ez dudala sekula kexatzen ikusi, baina ikustearekin ez baita aski zerbaitetan sinesteko. Ororen buru, eskertu beharko ditu bere belarrietan arazoak husten dizkiotenak, 0 arazo rola hartzerat akuilatu baitute, segur ere bere buruari bertze gisaz onartuko zizkiokeenak ez baitizkio ikusten uzten.

Alta, izan ez duenik ezin uka.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.