Ainize Madariaga

Beste puru-purua

2024ko maiatzaren 2a
05:00
Entzun

Gazte bat puru bat erretzen ari, ez da baitezpada politikoki edo etikoki arras egokia, ez da bereziki gomendagarria, edo ezin da publikoki aldarrikatu. Baina, argazki hori tiraderatik bildu dudalarik, ikustean hamabost urteko ni horrek nola so egiten dion puruari, antzeztuz adituetan adituarena, nola puruaren hostoei begira ari den; alegia pipatzaile espertoa, bekainek so inteligentea diseinatzen dutela, erdialdeak amiñi bat zimurtuz; nola hostoen koloreagatik eta haien geruzen nolakotasunagatik eta puruaren eraztunagatik, ustez badakien nondik datorren, kalitatezkoa den edo ez; dena espantu, orduan jin zait gogorat egun hartako ongi etorri alegera hura. Bai ere, ke haren dasta ahaztezina. Ke-hodei horren baitan ginen puruaren jabea —amatxi bat— eta biok, bai ere elkar lotzen gintuzten gizaldien arteko gainerako katebegiak.

Puruaren hosto-geruzak nola, ederrak iruditzen zaizkit belaunaldien arteko bestak: kultura-transmisio hitzordu ezinbertzekoak iruditzen baitzaizkit. Adin-segregazioa zeinen kaltegarria den ikusten baitut, nikeria-ren elikadura gaitz-egilea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.