Ainize Madariaga

Anitz izutu

2024ko ekainaren 28a
05:00
Entzun

Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeak ukan dituzte solasgai, nola ez. Sare sozialetan ikusi du halako hark bere burua eskaini duela, baizik eta prest dela hartzeko edonoren ahalordea sekula igandean bozkatzerat joaterik ez balu. Ados dira: faxismoa baino, nahiago edozer. Hirugarrena mutu da, ez du mintzatzeko paradarik ukan, baina, komikiko pertsonaia balitz, buruaren gaineko hodeian ikus genezakeen: «Jokoz kanpo naiz hemen, ez dira gure herriaren joko-arauak. Ez dut bozkatuko».

Haiendako neholako kanorerik ez duen mapari so daude; bere mugak gainditu dituen gasna urtua dirudi. Laugarren hautesbarrutiko Fronte Herritar Berriko hautagaiari euskara entzuten diote Echaniz deituran; alta, ezin diote tx ezarri, ez baitute sentitzen beren burua ordezkatua denik, frantsesa baita. Zaila zaie.

Parte hartzeari dagokiolarik, eskua altxatu du haietako batek, eta eri pototsari juntatu dizkio bertze laurak, hiruzpalau aldiz errepikatuz jestua, hetsiz eta irekiz. Denek ulertu dute, baina bakoitzak berea: eskuinekoarendako anitz erran nahi baitu; ezkerrekoarendako, berriz, izialdura. Zuretako?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.