Larrialdietako medikuen espezialitatea bihar onetsiko du Madrilek

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur egin du jakinarazpena.

Anbulantzia bat erietxe baten inguruetan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Anbulantzia bat erietxe baten inguruetan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
arantxa iraola
2024ko uztailaren 1a
12:00
Entzun

Aspaldikoak dira osasun profesionalen artean espezialitate zenbaiten gaineko eskeak, eta gaur jakin da Espainiako Gobernuak aintzat hartuko duela eskabide horietako bat: Pedro Sanchez presidenteak jakinarazi du ministroen kontseiluak larrialditako medikuen espezialitatea onartuko duela bihar. Horren gaineko eskea «aspaldikoa» dela onartu du, eta kontuan hartu nahi izan dutela.

Eske horren inguruan jardun duten osasun profesionalek usu nabarmendu dute EB Europako Batasuneko beste toki askotan ezarritako espezialitatea dela larrialdietakoa, eta Espainiako Gobernuak ere egin behar zuela horren aldeko hautua. Behin espezialitatea sortuta, beren-beregi horretarako prestakuntza duten profesionalak trebatu ahal izango dira. Horrek ematen den artaren kalitatea hobetu egingo duela argudiatu dute askotan aldarriaren defentsan jardun dutenek.

Bide horretan, larrialdietan jarduteko erizainen espezialitatea aintzat hartzeko eskea ere mahai gainean dago.

Irrati elkarrizketa batean egindako adierazpenetan egin du iragarpena Sanchezek. Hainbat autonomia erkidegok, udako oporren harira, murrizketak-eta egingo dituztela eta, galdera egin diote. Halakoak saiheste aldera, gobernua «baliabide ekonomikoak» bideratzen ari dela esan du. Itxaron zerrenak-eta, oro har, handitu egin direla onartu du, eta nabarmendu kontuan izan behar dela pandemiak horretan izan duen eragina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.