Juanje Soria Foro Sozial Iraunkorreko kidea izandakoa hil da gaur. Ofizioz abokatua zen, eta Foro Sozialaren bultzatzaileetako bat izan da Nafarroan.
Foroko kide gisa, Euskal Herrian bake prozesua eta bizikidetza sustatzen aritu zen. Plataforma hori 2023an desegin zen, hamar urte lehenago eman zituen aholku ia denak bete zirela edo betetzeko oinarriak zeudela iritzita. Foroa desegin aurretik, haren azken txostenak lantzen parte hartu zuen Soriak.
Abokatu lanetan, berriz, mugimendu sozialekin lotutako zenbait kasutan egin du lan. Esaterako, Itoitzekiko Solidarioen defentsa abokatua izan zen, baita 1980ko eta 1990eko hamarkadetako intsumiso batzuen abokatua ere.
Arlo politiko instituzionalean, EH Bilduren hautagai izan zen 2015ean, senatari autonomiko kargurako.
Gaixotasun baten ondorioz hil da, 69 urterekin.
Soriaren konpromiso soziala gogoan izan dute hainbat lagunek sare sozialetan. Nafarroako Torturatuen Sareak estatu indarkeria sufritu dutenengandik gertu egon izana eskertu diote. Juan Kruz Lakasta kazetariak gogoratu du Itoitzekiko Solidarioen eta intsumisoen alde egin zuen defentsa lana. Ahotsa.info hedabideak, berriz, oroitu du haren sorreran laguntzaile izan zela.
🌹Juanje Soria abokatu nafarrak utzi gaitu
— Nafarroako Torturatuak (@Torturatuak) October 26, 2024
Estatuaren indarkeriaren biktimekin beti konprometitua
Ez adiorik, ez agurrik, gero arte baizik! pic.twitter.com/u2VssXOLXt
Intsumisoen eta Itoizko Solidarioen abokatua. Gizon jator eta eskuzabala. Gugan bego. https://t.co/TUxXnnIF18
— Juan Kruz Lakasta (@jklakasta) October 26, 2024
🌹Juanje Soria abokatu nafarrak utzi gaitu
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) October 26, 2024
Abokatu konprometitua, beti laguntzeko eta borrokatzeko prest, beti langileen ondoan
Ahotsa.info-ren sorreran ere lagun izan genuen
Ez adiorik, ez agurrik, gero arte baizik! pic.twitter.com/UBYqVkW55O