Hil egin da gizon batek Donostian autoarekin harrapatutako gizona

Larunbatean atxilotu zuten 28 urteko gizona, autoarekin beste bat harrapatzeagatik eta ihes egiteagatik.

Auto gidari batek gizon bat harrapatu zuen tokia. IRUTXULOKO HITZA
Auto gidari batek gizon bat harrapatu zuen tokia. IRUTXULOKO HITZA
nerea intxausti
2024ko ekainaren 26a
12:30
Entzun

Udaltzaingoak 28 urteko gizon bat atxilotu zuen Donostian larunbatean, beste gizon bat autoarekin harrapatu eta ihes egitea leporatuta. Gaur bertan hil da larunbatean harrapatu zuen 35 urteko gizona.

Udalaren arabera, bi gidariek aurretik eztabaida izan zuten Martuteneko biribilgunea eta Zorroagako tunela lotzen dituen errepidean, 19:30 aldera, larunbatean bertan. Tuneletik ehun bat metrora gelditu zituzten euren autoak; ondoren, batak bestearen ibilgailua jo zuen. Haietako bat, baina, autotik jaitsi, eta bestearen autoaren aurrean jarri zen, hark ez zezan ihes egin. Bada, autoan zegoenak aurrera egin zuen, 35 urteko gizona harrapatu, eta ihes egin zuen. 

Jarraian atxilotu zuten 28 urteko gizona, Amara Berri auzoan. Atzo izan zuen epaiketa, eta epaileak aske utzi zuen, kargupean. Gaur jakin da hil egin dela hark harrapatu zuen gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.