Etxerat elkarteak jakinarazi berri duenez, Guillermo Merino euskal presoa baldintzapean aske utzi dute, Auzitegi Nazionalaren menpeko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak eman du autoa.
Merino 2000. urteko urtarrilean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Basaurin (Bizkaia). ETAren Bizkaia komandoa delakoaren kide izatea leporatzen zioten. Valentziako (Herrialde Katalanak) PIcassent espetxean egon zen urte luzez, 2020an lehenbiziko aldiz Euskal Herrira hurbildu zuten arte. Zaragozako Zuera (Espainia) espetxera eraman zuten, Euskal Herritik 345 kilometrora. Handik urtebetera, 2021ean, Euskal Herrira lekualdatu zuten, Basaurira. Iazko otsailean lortu zuen hirugarren gradua.