Gizon bat hil da eta emakume bat zauritu Legardan izandako errepide istripu batean

Gizona gidatzen ari zen ibilgailua A-12 autobiatik atera da, eta babes hesia jo du.

jakes goikoetxea
2024ko ekainaren 27a
15:00
Entzun

Ibilgailu bat A-12 autobiatik atera da gaur eguerdian, Legardan (Nafarroa): Donejakue Bidearen Autobiatik, alegia. Istripuaren ondorioz, 47 urteko gizon bat hil egin da, eta 53 urteko emakume bat zauritu. Autoa Iruñera bidean zihoan, baina errepidetik atera da, eta babes hesia jo du, A-12 autobiaren 16,5. kilometroan. Nafarroako SOSek 12:08an jaso du istripuaren abisua, eta Garesko medikuak, anbulantzia bat, suhiltzaileak eta guardia zibilak bidali ditu. Iritsi direnerako, gizona, ibilgailuaren gidaria, hilda zegoen; emakumea Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute. Kolpea hartu du bularraldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.