Euskaltzaindiak hiztegia berritu du: 'gaupasa egin', 'eskirol' eta 'enpaste' sartu ditu, besteak beste

Euskaltzaindiak beste 1.103 forma jaso ditu azken sei hilabeteotan.

Euskaltzaindiaren egoitza, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Euskaltzaindiaren egoitza, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko ekainaren 14a
14:57
Entzun

Euskaltzaindiak bere hiztegia eguneratu du, eta beste 1.103 forma jaso ditu azken sei hilabeteotan: 386 sarrera, 434 azpisarrera eta 283 ohiko lexia. Gainera, 2.524 forma moldatu edo findu ditu. Horrenbestez, orotara, 50.535 forma jasotzen ditu orain hiztegiak: 68.198 adiera, 111.193 adibide eta 519 esaera zahar.

Hiztegian 386 sarrera gehitu dituzte: aurrerantzean bertan egongo dira, besteak beste, barizela, eskirol, eskopetari, enpaste eta zalantzagarri. Hitzak ez ezik, azpisarrerak ere berritu dituzte: gaupasa egin, gerra zikin, fruitua eman eta etxe oneko, adibidez.

Horietaz gainera, beste 2.524 sarrera hobetu edo osatu dituzte: sustoa eman, alferkerian eta afaria egin, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.