95 urteko emazte bat hil da Urruñan auto batek uzkaili ondotik

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Urruñan. Furgoneta batek 95 urteko emazte bat kaskatu zuen, eta Baionako ospitalera eraman zuten andrea.

Xalbat Alzugaray
2024ko uztailaren 4a
14:30
Entzun

95 urteko emazte bat hil da barda Baionako ospitalean, auto batek uzkaili ondotik, Sud Ouest egunkariaren arabera. Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Urruñan (Lapurdi). Emaztea karrika zeharkatzen ari zela, furgoneta batek kaskatu du. Gertakaria atzo arratsaldean iragan zen. Sokorria istripuaren lekura arribatu zelarik, biktima bihotzeko geldialdian zegoen. Baionako ospitalera eraman ondotik, gauean hil zen.

Furgonetako gidaria 43 urteko urruñarra da, eta alkohol eta droga probetan negatibo eman zuen, Sud Ouest egunkarien erranetan. Donibane Lohizuneko polizia etxeak eta Baionako fiskaltzak inkesta zabaldu dute gertakarien nondik norakoak ikertzeko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.