Euriborraren jaitsierak hipotekak merkatuko ditu, bi urtean lehen aldiz

Apirila %3,703an itxi du, eta duela urtebete %3,757an zegoen.

Emakume bat salgai dauden etxebizitzen irudiei begira, Bilboko higiezin agentzia batean.  LUIS TEJIDO / EFE
Emakume bat salgai dauden etxebizitzen irudiei begira, Bilboko higiezin agentzia batean. LUIS TEJIDO / EFE
aitor biain
2024ko apirilaren 30a
14:50
Entzun

Bi hilabete jarraian gora egin ondoren, behera egin du berriro Euriborrak: %3,703an itxi du apirila, eta, bi urtean lehen aldiz, hipoteka maileguak merkatu ditu. Interes aldakorreko mailegu gehienetan ordaindu beharrekoa kalkulatzeko erabiltzen den indize hori %3,718an zegoen martxoan, eta %3,757an orain duela hamabi hilabete.

Horrek esan nahi du mailegua orain berritzea egokitzen zaienei arnasa apur bat emango diela jaitsierak. Poza txikia izango da, halere; sinbolikoa, hilean batez beste lauzpabost euro merkatuko baitzaie mailegua —56 euro inguru urtean—, baldin eta 150.000 euroko hipoteka badute 25 urtean pagatzeko.

Mugarri bat da Euriborraren bilakaeran, edonola ere. 2021eko abenduan gorako joera hartu zuenetik lehen aldiz jaitsi baita indizea, urte arteko diferentziari erreparatuz gero. Ikusteko dago beherako joera horrek jarraituko duen hurrengo hilabeteetan.

Adituek ziurtzat jotzen dute Europako Banku Zentrala interes tasak jaisten hasiko dela ekainean. Hori baieztatuko balitz, Euriborraren jaitsiera are handiagoa izango dela uste dute. Hala ere, zaila izango da urtea %3tik behera ixtea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.