Donostiako Aste Nagusia

Esne Beltza eta Nogen taldeek joko dute Donostiako Aste Nagusian

Abuztuaren 11n joko du Saguesen Esne Beltzak, eta 15ean Nogenek. Kikili Frexko ere ariko da 12ko kontzertuan.

Esne Beltza taldea aurtengo Herri Urratsen. PATXI BELTZAIZ
Esne Beltza taldea aurtengo Herri Urratsen. PATXI BELTZAIZ
urtzi urkizu
2024ko ekainaren 14a
12:30
Entzun

Donostiako Udalak aurtengo Donostiako Aste Nagusian Saguesen izango diren kontzertuen berri eman du gaur goizean. Kontzertuen artean, Esne Beltza taldeak —Xabi Solano gidari dela— abuztuaren 11n joko du itsasertzeko auzoan. Nogen taldearen euskarazko doinuak, berriz, toki berean entzun ahalko dira abuztuaren 15ean. Euskal musikari gehiagok ere parte hartuko dute kontzertuetan: Kikili Frexko (Chill Mafia) abuztuaren 12an ariko dira kantuan —gau berean Ben Yart eta Brava Showcase DJ ariko dira Saguesko oholtza nagusian—.

Beste kontzertu hauek ere izango dira Gipuzkoako hiriburuan aurten: Amparanoia & Los artistas del gremio, abuztuaren 10ean; Nil Moliner, 13an; Totally Tina!, 14an; Los Zigarros, 16an; eta La La Love You, 17an. Horiek guztiak Saguesen ariko dira, baina bestelako kontzertu txikiagoak izango dira beste eremu batzuetan.

2024ko Aste Nagusiaren afixa ere aurkeztu dute. Lanzagorta estudioak egin du.

2024ko Donostiako Aste Nagusiaren afixa.
2024ko Donostiako Aste Nagusiaren afixa. LANZAGORTA ESTUDIOA

Abuztuaren 10etik 17ra iraungo du aurten Donostiako Aste Nagusiak. Donostiako Piratek hemendik aste batzuetara aurkeztuko dute beren egitaraua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.