Rebecca Blevins
BC3ko ikerlaria

Nekazaritza jasangarria?

2024ko irailaren 13a
05:00
Entzun

Nekazaritza jasangarria Euskal Herrian? Nekazariek beren iritzia eman dezatela. Etorkizun jasangarria lortzeko egin behar den trantsizioan nekazaritzaren sektoreak berebiziko garrantzia du. Nekazaritza da munduko berotegi-efektuko gasen %17ren arduraduna, eta funtsezkoa da biodibertsitatea kontserbatzeko. Hala ere, ez dira askotan kontuan hartzen munduko elikagaiak ekoizten dituzten nekazarien ahotsak ingurumen-politikak diseinatzeko prozesuetan, eta horrek atsekabeak eta protestak eragiten ditu. Horien adibide dira Europa osoan urte hasieran ikusitako protestak, besteak beste.

2022an Araba erdigunean jartzen zuen azterlan sakon bat argitaratu zen, Gasteizko Ingurumen Azterketen Zentroaren (CEA) lankidetzarekin eta Espainiako Fulbright bekarekin finantzatua. Ikerketa horren helburu nagusia nekazariek Europako nekazaritza-politikei buruz dituzten ikuspegiak atzematea zen, horiek zehazteko eta aztertzeko. Azterlana osatzeko 21 nekazari elkarrizketatu zituzten, gehienak nekazari ekologikoak (%81), eta erdiak (52%) nekazari txikiak. Elkarrizketatutako nekazariek martxan dauden politikak gaizki baloratu zituzten, batez ere landa-garapenari eta nekazari txikientzako laguntzei dagokionez.

Elkarrizketatutako nekazariek ordainketa bidezkoagoak, iraunkortasun neurri hobeak eta lanaldi osoko nekazarientzako eta nekazari berrientzako laguntza gehiago proposatu zituzten. Askok uste zuten politikan hartutako erabakiak ez zirela jasangarriak ez sozialki, ez ingurumenaren aldetik, eta nekazariek gutxietsita jarraitzen zutela. Nahiz eta beren lana oso garrantzitsua izan tokiko komunitateentzat, jasangarritasun neurri ez-eraginkorrek benetako aldaketaren bidea oztopatzen dutela uste dute.

Etorkizuneko trantsizioa

Europako hauteskundeak egin eta gero, Europako nekazaritza-politikaren etorkizuna Europako Parlamentu hautatu berriaren eskuetan dago. Betiko metodoak alde batera uzteko premia larria dela eta, ezinbestekoa izango da tokiko gobernuek eta erakundeek nekazari guztiei laguntzea beren eskualdeetan sozialki eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoak diren nekazaritzako sistemetara trantsizioa egiteko.

Euskal Herrian martxan dira horrelako ahaleginak. 2023an, CEAk (Ingurugiro Gaietarako Ikastegia) CROPS4LIFE proiektua jarri zuen abian, Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murrizteko nekazaritza ekologikoaren bidez, tokiko nekazariekin, kooperatibekin eta administrazioekin elkarlanean. Aldi berean, Klima Aldaketa Ikergaiaren SWITCH proiektua tokiko interesatuekin lanean ari da Euskal Herrian trantsizio dietetiko justu, osasungarri eta jasangarri bat sustatzeko. Beraz, martxan da etorkizuneko trantsizioa, eta irtenbide berritzaileak bilatzeko ahaleginak egiten ari dira, nekazarien kezkak entzuteaz gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.