Jose Luis Zumeta margolaria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-Donostia, 2020) atzo hil zen. Bere bide propioari beti leial izanda, gerra osteko euskal artistarik nabarmenetako bat bihurtu zen, eta figurazioaren eta abstrakzioaren arteko mugetan topatu zuen bere mintzaira. Gaur, haren heriotzaren berri eman du BERRIAk papereko zenbakiaren azalean, modu berezi batean; Ibai Maritxalar Urkiaren ilustrazio batek jarri dio irudia Zumeta zenari.
Irudi hau Ibai Maritxalar Urkia pintoreak egin du, erabilera partikularrerako hartu eta erabil daiteke. Beste edozertarako erabiltzeko, egilearen baimena beharko da.
Ilustrazioa PDF formatuan deskargatzeko, sakatu hemen.