New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Hiru errege errepublikan

2024ko urtarrilaren 8a

Errege eguna egun seinalatua izaten zen New Yorkera iritsi ginenetik. Umeak txikiak zirenean Rafa Yusteren etxera joaten ginen ospatzera, eta opariak ere jasotzen zituzten, bakoitzarentzat liburu bat. Rafarenean errege erroska jaten genuen. Mexikar batzuen okindegian lortzen zuen, Queens aldean, ez da erraza errege opila Estatu Batuetako hiri tzarrean aurkitzea. Panpinak edo babak ere izaten zituen barruan. Eta ez bat bakarra, Euskal Herrian bezala, dozena erdi bat baino. A ze paotsa.

Gure umeek jasotzen zituzten. Zorte ona, urte guztirako. Gainera, panpinek izaten zuten beren baliagarritasuna. Opileko panpinak Ume Jesusen itxurakoak zirenez, Gabonetako jaiotzan jartzen zituzten haurrek. Playmobil-ekin egindako gure etxeko jaiotza heterodoxoan. Ume Jesus bakarra jarri beharrean bi jartzen zituzten sehaskan, bata mutila eta bestea neska, beraiek bezala, bi haurtxo, bat beharrean, elkarren ondoan.

New Yorkera iritsi berri, otu zait erroska erostea. Gure auzoan ere saltzen omen dituzte zabaldu berri duten gozotegi frantsesean. Bertara joan naiz. Opilek barruan panpinarik ba ote duten galdetu diot zerbitzen zegoen gazteari. “Iaz bateon bati kontrako eztarritik sartu eta kexatu egin omen zen. Orduan, aurten kanpoan jarri dugu. Opilaren gainean jartzea aholkatzen dugu”. Opilaren gainean baba? Ez da posible.

Eraman dut opila etxera eta inor konturatu gabe sartu diot gozotegiko panpina. Baita etxeko jaiotzan zeuden beste biak ere. Zenbat eta gehiago, hobeto. Zortea behar dugu.

Urtero legez, niri ez zait tokatu. Umeei bai. Poza hartu dute panpinak aurkitzean. Eta gero jarri dituzte bueltan jaiotzan, ezer gertatu ez balitz bezala.

 

Urtero legez, niri ez zait tokatu. Umeei bai. Poza hartu dute panpinak aurkitzean. Eta gero jarri dituzte bueltan jaiotzan, ezer gertatu ez balitz bezala.

Gaiak
Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Denboraldiko azkena

Denboraldiko azkena Abiada gorrian igaro da ikasturtea eta iritsi gara denboraldiko azken podcastera. New Yorkeko munduak utzi eta Euskal Herriko munduetara etorria naiz, uda hemen pasatzera. Saturraran operaren estreinaldiaren aitzakiaz zeharkatu dut Atlantiko ozeano tzarra. 

New Yorkeko Munduak

Ezezkoa baiezko bihurtu

Arteak eta gizarteak aurrera egiten du ezezkoa baiezko bihurtuta. Ezinezkoa uste dena egia bilakatuta. Debekuari aurre eginez. Eskubideak lortzen dira ezezkoa baiezko bihurtuta.

Saturraran opera baiezko horren aldarria da. Ezin maitatu ziren bi emakumek elkar maitatzen dute. Zergatik ez? Zergatik mugatu behar dugu maitasuna? Zoriontsu egiten gaituen gauza handi hori?

Ane euskalduna, Luna andaluziarra. Bi tradizio, bertokoena eta migratzaileena, amets berarekin. Heroinaren mundu ilunak harrapatuko ditu. Ondo gogoan dut sasoi hori, nerabea nintzen arren. Herrian, etxean bizi izan genuen. Baita haren atzea ere, hiesaren epidemia.

New Yorkeko Munduak

Delaunayren eguzkia

Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

New Yorkeko Munduak

Irakurleen sarea

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta Bilbao-New York-Bilbao liburuaren irakurketa jarraia izango da Arriaga antzokian ostegunean. Aurretik, asteartez eta asteazkenez, bestelako hitzorduak antolatu dira. Asteartean, Euskaltzaindiako egoitzan, Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea EHUko irakasleak arituko dira liburuaren hezur-haragi literarioez eta nazioarteko ibilbideaz. Asteazkenez, ni neuk emango dut hitzaldia, “Nondik datoz istorioak?” izenburuarekin, toki berean.

New Yorkeko Munduak

Euskara ikasleari

Jakin dut podcast honen entzuleen artean batzuk euskara ikasleak zaretela. Poztu egiten nau horrek. Eta zuei eskerrak eman eta gorazarre egin nahi nizueke oraingo honetan, zuengatik baikara ez bakarrik handiago baizik eta askotarikoago ere bai.

Euskara ez da bat bakarra, era asko daude euskaldun izateko, hiztunak adina, esango nuke. Inor ez da bestea baino euskaldunago, denok gaude maila berean, hizkuntza erabiltzen dugun neurrian.

New Yorkeko Munduak

Kalera bidean

Kalera bidean, ataritik atera eta ilargia ikusi dut zeru urdinean. Arratsaldea zen, baina oraindik ordu batzuk geratzen ziren iluntzerako. Hura ikusita, Ondarroako gizon batek, Arakistainek, kontatu zidan ipuina etorri zait burura.

New Yorkeko Munduak

Txorien bizitza berria

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

New Yorkeko Munduak

Dena dago geldirik

Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

New Yorkeko Munduak

Ikasleen hautu zaila

Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.

New Yorkeko Munduak

Behar duguna

Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22.

Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa.

Podcastak
Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Manex Agirre | Hocney¹, Cano² eta Cheever³ igerilekuan

Manex Agirre Arriolabengoa. Aramaion jaio zen (Araba), 1982an. Arabako bertsolari gazteen txapelketa izan zuen lehen plaza, eta orduztik bertsoari loturiko hamaika jardunetan aritu da, bai kantuan eta bai eragiletzan —izan hedabideetan, bertso eskoletan zein Bertsozale Elkartean—. 2011ko eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketeten txapeldun izan zen, baita 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketen talde irabazleko kide ere. 

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Aetz Etxart Sarasola | Koblaka

Aetz Etxart Sarasola. Urdiñarben jaio zen (Zuberoa), 2004an. Sohütako ikastolan hasi zen bertsotan, Xan Alkhatekin, eta Larzabaleko (Baxenafarroa) Manex Erdozaintzi kolegioan eta Baionako Bernart Etxepare lizeoko bertso eskolan segitu zuen. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketan parte hartu izan du, eta birritan kantatu du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ozazeko (Zuberoa) bertso eskolan aritzen da egun.

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Saioa Alkaiza | Izan ez den kafe horri

Saioa Alkaiza Guallar. Iruñean jaioa, 1991. urtean. 12 urterekin hasi zen bertsotan, Antsoainen ikasle zela. Hara joan zitzaien Estitxu Arozena bertsolaritza irakastera, eta haren eskutik jantzi zuen 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Kazetaritza eta Gizarte Antropologia ikasketak eginak ditu, eta Iruñerriko bertso eskolako eta ahalduntze bertso eskolako kide da. Birritan irabazi du Iruñeko egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa..

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Maddi Sarasua | Gedarraren norantza

Maddi Sarasua Laskarai. Itsasun (Lapurdi) jaioa, 1995. urtean. 11 urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Birritan irabazi zuen Iparraldeko Eskolarteko txapelketa, eta beste behin Euskal Herrikoa. 2012ko Xilaba Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Nagusian izan zen lehenengoz, bertsolari gazteena izanik. Biharraren hegietan (Maiatz) olerki liburua argitaratu du aurten.

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Andoni Rekondo | Sokaren gainean

Andoni Rekondo Izagirre. Hernanin (Gipuzkoa) jaioa 1999. urtean. 2019an hasi zen bertsotan Kontrakantxa gaztetxeko eskolan, eta Hernaniko bertso eskolan aritzen da orain. Zenbait gazte sariketatan hartu du parte. 2022an bigarren izan zen Lizardi sariketan, bertso onenaren saria lortuta.

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Jone Uria | Chat BDB

Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora final guztietan parte hartu du. Azkeneko bietan, 2021ean eta 2023an, buruz burukoan kantatu zuen. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da. 

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.