Grebara itzuli dira Asteasuko Gamesan

2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
ASTEASU. Enpresetan beharrera itzultzeko eguna grebara itzultzekoa izan da Asteasuko (Gipuzkoa) Siemens Gamesaren lantegian. Erreleboko dozenaka behargin greba mugagabean dira martxoaren 9tik, lan hitzarmena berritzeko saioan. Koronabirusa dela eta, langileek lanuztea utzi zuten, Espainiako Gobernuak indarrean jarri zuen industria jardueraren debekuak iraun duen egunetan. Debekua bukatu da, ordea, eta atzo zen beharrera itzultzeko eguna euskal enpresa askotan. Bada, Asteasuko erreleboko langileek batzarra egin zuten atzo goizean, eta, zuzendaritzaren jarrera «are gogorragoa» dela ikusi dutenez, greba mugagabearekin jarraitzea deliberatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.