WASHINGTON. Texasen ia ezinezko bilakatu da abortatzea. Izan ere, atzo gauerditik aurrera indarrean da han AEBetako legedi zorrotzena, zeinak debekatu egiten duen haurdunaldia etetea enbrioiaren bihotzeko aktibitatea atzematen denetik aurrera, hau da, sei bat astera. Arauak ez du jasotzen salbuespenik, ez bortxaketa kasuetan, ezta intzestua izan denetan ere. Horrez gain, askatasuna ematen die herritarrei legea urratzen duten mediku eta erietxe pribatuen aurka jotzeko. Legearekin kritiko diren taldeek haren aurka egin badute ere, Gorena ez da garaiz heldu hura geldiarazteko.
«Sinesgaitza da Texasko politikariek hainbeste jenderen sufrimendua eragingo duen lege anker hau bultzatu izana», gaitzetsi zuen abortuaren aldeko Lilith Funtseko zuzendari Amanda Williamsek. Errepublikanoak nagusi diren estatu hura da atzotik abortatzeko epemuga laburrena duena. Ez da antzeko arau bat bultzatzen ahalegindu den bakarra, baina gainontzekoetan atzera bota dute auzitegiek.
Abortatu ahal izateko ate ia guztiak itxi ditu Texasek
AEBetako estatuan ezin izango dute haurdunaldia eten seigarren astetik aurrera, ezta bortxaketa kasuetan ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu