IRUÑEA. Udatik aurrera hiru modelo egingo dituzte Iruñeko Volkswagenen: Polo etaT-Cross modeloei beste bat batuko zaio aurki, hirugarrena. Noranahiko itxurako auto txiki bat izango da, eta Taigo izena hartuko du.«Emozio handiko diseinu dinamikoa» duen auto bat dela esan du Alemaniako autogileak, eta «punta-puntako azken teknologia izango duela, bai gidatzen laguntzeko eta bai sarera konektatzeko. VWek Brasilen egiten duen Nivus autoan dago oinarrituta Taigo.
Modelo berriaren lehen 48 aleak, probakoak, iaz egin zituzten, baina salmentara bideratutakoak irailean hasiko dira ekoizten, eta urte amaieran izango dira salgai.
Iaz, 242.666 auto ekoitzi zituzten Iruñean (-%24,2). Horietatik, %56 T-Cross modelokoak, eta ia %43 Poloak. Fabrikak 66,2 milioi euro irabazi zituen, 2019an baino %15 gutxiago.
Landabenen auto elektriko bat egiteko aukera ere mahai gainean dago, baina nekez iritsiko da 2025a baino lehen.
VWek Taigo modeloa egingo du Iruñean, udatik aurrera
Noranahiko txiki baten itxura du, eta Brasilgo Nivus modeloan oinarritu dute. Urte amaieran izango da salgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu