Zahar etxeen betebeharren inguruko dekretu bat onartu du Eusko Jaurlaritzak
GASTEIZ. Dekretu bat onartu zuen atzoko gobernu kontseiluan Eusko Jaurlaritzak, zahar etxeek bete beharreko ezaugarriak zehazteko. Egoitza horiek zer baliabide eduki behar dituzten ezarri dute: baliabide materialak, funtzionalak eta langileei dagozkienak. Orain arte, gizarte zerbitzuen dekretu batek ezarri ditu zahar etxeei buruzko obligazioak, baina, Gizarte Zerbitzuen Legea onartuta, aldatu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu