Euskal Eskola Publikoaren jaia, bertan behera
GASTEIZ. Bertan behera utzi dute Euskal Eskola Publikoak urtero egin ohi duen jaia. Bastidan (Araba) zen egitekoa, ekainaren 7an. Aurtengoak 29. aldia izan behar zuen, baina EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak adierazi du atzeratu egingo dutela, COVID-19ak eragindako egoera dela eta. Jakinarazi dute beste data batean ospatuko dutela, eta zehaztu dute udalerri berean izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu