Kalean bizi zen gizon gazte bat zendu da Bilbon. Piotr zuen izena, eta 23 urte zituen. Poloniakoa zen jaiotzez, baina urte eta erdi zeraman Euskal Herrian. Pandemiaren ondorioz, azken hilabeteetan aterpetxe batean pasatu izan ditu gauak, eta kalean egin izan ditu egunak. Martxoaren 12an hil zen. Ingurukoek gogoratu dutenez, hiriburuko leku askotan ibiltzen zen gitarra jotzen, baina Uribarri auzoa izaten zen haren geralekuetako bat; hain justu, bizilagunek loreak, argazkiak eta kartelak jarri dituzte hura egoten zen lekuan.
Aurten Euskal Herrian hildako bigarren etxegabea da. Urtarrilean, 56 urteko gizon baten gorpua topatu zuten Hendaian (Lapurdi), auto baten barruan. Era berean, abendu amaieran desagertutako etxegabe baten gorpuzkiak urtarril erdialdean aurkitu zituzten Getxoko Arrigunaga hondartzan (Bizkaia). Barakaldoko gizon batenak ziren; 34 urte zituen, eta kalean bizi zen. 51 urteko gizon bat dago kartzelan, behin-behinean, hura hiltzea egotzita.
23 urteko gizon etxegabe bat zendu da Bilbon
Poloniakoa zen sortzez, baina urte eta erdi zeraman Euskal Herrian. Martxoaren 12an hil zen. Ingurukoek loreen bidez omendu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu