Miren Amuriza.
BIRA

Esaiezue

2016ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Ez da ez Leizarragak euskaratua, ez Literatura Unibertsala, ez hizkuntza gutxitu batean idatzia (ez dakit zutabe batean itzulpen bat ematea zilegi den ere), baina klitori errugabeek eskertuko dutelakoan, hona Natalia R. Ruanok Codigo nuevo atarian eginiko maitale moten sailkapena.

«1. Muskuilua: Hau hasi ondo hasi da eta bat-batean ai, muskuilu atzazalak! Ez horiekin ukitu, mesedez, moztu egingo nauzu eta! 2. Bila dabilena: Honek linterna eta brujula behar lituzke klitoria topatzeko. Hain zaila ere ez da, aizu, denok dugu leku berean! 3. Esku hila: Bai, klitoria sentibera da oso, baina... Ei! Hor al zaude? Lo hartzear nago... 4. Satorra: Non hasten zaizun atzamarrarekin zuloa egiten, pala batekin balebil bezala, eta zuk zeure baitan: ea zelan esaten diodan txarto dabilela, txarto, txarto, txarto... 5. Turmix era: Baina zertan habil, laztana? Mugimendu zirkularrak egiten turmix-ean patata purea pasatzen ari bahintz legez?! 6. Tinbrea: Bai? Nor da? Klitoria jo eta jo ari zaizuna, tinbrea bailitzan, hain grinatsu, ezen barrurantz sartuta lagako baitizu. 7. Espartzua: Hemen jenioetan jenioena, bagina haragi-bizi uzten dizuna; espartzuarekin igurtz zaitzaten gustatzen zaizula uste duena, makarroien bandejatik tomate itsatsia kendu behar balu legez. Elkartasunez, neskak, klitori errugabeak mintzen segi ez dezaten, hurrengoan esaiezue».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.