Oinarriak

2012ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Fundazioaren jarduera eta adierazpide publikoen oinarriak honako hauek izango dira:

1 Gure jardueraren helburuak errespetua, egia osoa lortzea eta ezagutza eta ordaina izango dira.

2 Giza eskubideen bortxaketa larriak jasan dituztenez, hildako pertsona guztien memoriarentzat eta kaltetu guztientzat errepresaliatu izaera onartzea exijituko dugu, baita maila instituzionalean eta sozialean erabateko onarpena ematea ere. Aldi berean, estatuek, erakundeek eta alderdi politiko gehienek onartu eta nork bere gain hartu beharko dute giza eskubideen urraketan izan duten ardura.

3Egia osoaren bilaketan Egiaren Batzordea oinarrizko tresna da. Haren lana eraginkorra izan dadin eta elkarbizitza demokratikoari lagun diezaion, batzorde independente gisa osatu beharko da, Euskal Herri osoa erreferentziatzat hartuta, eta matxinada militar frankistaren garaitik gertatutakoa hartu beharko du kontuan.

4 Ordaina eta justizia elkarri lotuta daude. Dena dela, ordaina ez da inoiz erabatekoa izango, ezerk ez dizkigulako hildako gure senideak itzuliko. Nazioarteko legediak arlo sozialean, instituzionalean eta ekonomikoan jasotzen dituen ordain arauak eta sistemak betetzea exijituko dugu, ordea.

5Oraindik konpontzear dagoen gatazkari bidezko konponbidea emateko erabateko konpromisoa dugula adierazten dugu. Gatazkaren arrazoiak eta ondorioak politikoak direnez, akordio politikoa eta demokratikoa ahalbidetuko duen konponbidea lortzeko lan egingo dugu. Elkarbizitza eta eskubide guztien onarpena eta gauzapena ahalbidetuko duen konponbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.