Uzbekistango Senatuak atzerriko tropak debekatzeko legea onartu du

AEBek Uzbekistanen base bat jartzeko asmoa zuten, beren soldaduak Afganistandik erretiratutakoan

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Atzerriko base militarrak Uzbekistanen jartzea debekatzeko legea onartu du hango senatuak. AEBek 2014an tropak Afganistandik erretiratu ostean Uzbekistanen base militar bat jartzeko asmoaren berri eman eta astebetera etorri da erabakia. Atzerriko Herrialdeen Ekintzari Buruzko Legea Islam Karimov presidenteak sinatutakoan sartuko da indarrean, eta, haren arabera, herrialdea nazioarteko erakunde militarretatik irteteko konprometitu da.

Horrek auzoko herrialdeen zalantzak ezabatu ditu. Iragan ekainean CSTO Segurtasun Kolektiboaren Itunaren Erakundetik kanporatu baitzuten Uzbekistan, Washingtonekin zituen harremanengatik. Izan ere, 2005ean Karimovek AEBetako tropak Karxi-Janabadeko basetik erretiratzeko agindu zuen, baina bi herrialdeek harremanak hobetu dituzte, eta Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak militarki elkarlanean aritu ez zitezkeen herrialdeen zerrenda beltzetik atera du Uzbekistan oraintsu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.