ASUNCION. Bere gobernuko ministro guztiei euren kargua uzteko eskatu zien atzo Mario Abdo Benitez Paraguaiko presidenteak, azken egunetan herrialdean protestak lehertu ostean. Pandemiaren aurrean gobernuak egindako kudeaketaren aurkako protestak izan ziren ostiralean, eta liskarrak izan ziren Poliziaren eta manifestarien artean. Oposizioak gogor salatu zuen Poliziaren jokabidea, eta gobernua egin zuen erantzule.
Egoera aztertzen ari da gobernua, baina Juan Manuel Brunetti Informazio Teknologien eta Komunikazio ministroak atzo adierazi zuen Benitezek dimititzeko eskatu ziela bere ministroei. Presidenteak herritarren aldarriak entzun zituela jakinarazi zuen Brunettik. Halaber, herritarrei bakea eta lasaitasuna mantentzeko eskatu zien.
Paraguaiko Gobernua krisian, protesten harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu