igandean 'berria'-n

Jose Mujica: "Bake negoziatuaren irteera aurkitzen lagundu ahal den edozein tokitan izango gara"

[Youtube]https://youtu.be/cAgktx5yxqU[/Youtube] Uruguaiko presidente ohi eta senataria elkarrizketatu du BERRIAk. Bere etxean hartu du Mujicak euskarazko egunkaria, Montevideotik 30 kilometrora, baratzatik bueltan, hemezortzi laranjaondo ureztatu berritan. Bulego-tailerran egin du lekua politikari uruguaiarrak elkarrizketarako. Euskal Herriko egoera hizpide hartu du Mujicak, baita ezkerreko politiken eginbeharra, borroka armatua eta bakea ere. Igandean elkarrizketa osorik publikatuko da BERRIAn; webgunean elkarrizketaren bideoa ere izango da ikusgai.

2015eko urriaren 16a
01:56
Entzun

Elkarrizketa luzea egin dio BERRIAk Jose Mujicari. Euskal Herriko egoera politikoaz, borroka armatuaz, Hego Ameriketako egoera sozialaz eta oro har, ezkerraren zereginaz dihardu, besteak beste. Hona hemen Mujikak esandako batzuk:

-"Euskal Herriak nortasun propioa du. Argi dago. Hori ez onartzea errealitatea ez ezagutzea da".

-"Bake negoziatuaren irteera aurkitzen lagundu ahal den munduko edozein txokotan egongo gara"

-"Ikusten dut Espainiak baduela irtenbidea, baita bere batasunari dagokionean ere, baina autonomia, askatasuna eta erabakitzeko eskubidea uztartzeko gai bada".

-"Hainbeste baliabide dituen kontinente batean egotea [Amerika] eta oraindik hainbeste jende behartsu egoteak behartzen gaitu berdintasun politikak izatera".

-"Gizakien garaipenak konpromisoa, parte hartzea eta borroka behar du, baina uste dut bizi armatuak, irtenbideak baino gehiago, pozoia eta sakrifizioa eragiten duela gaur egun".

-"Armen miraren bidez begiratzen ohitu denak, dena mira barruan ikusten du, eta perspektika politikoa galdu egiten du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.