AEBak. Presidentetzarako hauteskundeak. East-etik

9, 8, 7...

2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Bederatzi egun besterik ez dira geratzen, eta zenbaki dantza eta matematikak dira nagusi hautagaien kanpaina bulego eta komunikabideetan.

Inor gutxik espero bezala, Barack Obama demokratakMitt Romney errepublikanoaren hatsa sentitzen du kokotean. Horregatik, makineria guztia 100%ean jarrita daukate bi alderdiek. Ia atsedenik hartu gabe, swing states deiturikoetan barrena dabiltza bi hautagaiak boto eske.

Adibidez, 48 orduanpresidenteak bisitatutako 8 estatuak. Obama ahalik eta toki gehienetan agertzen ari da. Romney, isilago, elkarrizketarik eman gabe. Izan ere, hanka sartze txiki batek Etxe Zuria lortzeko ametsa zapuztu dezake istant batean.

Urrezkoak izango diren boto bakar bat galduta gera ez dadin, aste honetan eman du Obamak berea Chicagon.Izan ere, Ohio, Florida, Colorado edo Nevada estatuetan herritarrek arazo ugari izaten dituzte egun konkretu batean botoa ematera joateko —latinoamerikarrek eta afroamerikarrek lan ordutegiengatik—, eta horiek gal ez daitezen aurrez botoa emateko eskatu dute.

Besteak beste, langabezia, ekonomiaren egoera eta gobernuaren kudeaketarekin desadostasuna dira hiru arazo nagusiak Obamarentzat, eta ezinbesteko heldulekuak eta sostenguak, Romneyrentzat.

270 ordezkariak lortzeko gudu zelaia definituta dago:50 estatuetatik bederatzi dira alderdi baterako zein besterako joera izan duten lurraldeak. Baina ekialdeko haizeak Sandy urakanaren indarrarekinjoko du: Florida da (29 ordezkari) gustura geratzeko pastel zatia. Ohio (18), errepikatu eta aseta geratzekoa. Eta Virginia (13), ginga; baldin eta Florida gorri kolorez eta Ohio urdinez geratuko balira.

Matematika eta kalkulu zehatzen garaia da orain. Eta jokaleku posibleak bat baino gehiago. Duela hilabete batzuk gutxik espero bezala, lehia uste baino estuagoa etorri baita bi hautagaien artekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.